Kokapenak

Bonelli arranoak hacking edo hazkuntza bidez indartzeko eta berriro sartzeko ekintzak Araban eta Nafarroan nahiz Madrilen eta Sardinian eramango dira aurrera. Italiako uharte hori espeziea mendebaldeko Mediterraneoan berrezartzeko gune berri gisa sartu izana proiektuaren berrikuntza nagusietariko bat da. Gauzak horrela, irlan txitak askatuko dira hacking bidez nahiz fauna berreskuratzeko zentroetatik ateratako aleak. Hacking-a metodo eraginkorragoa da sen filopatriko handia duten harrapariak, adibidez Bonelli arranoa, finkatzeko. Proiektua indarraldian egon bitartean, Bonelli arranoaren ugalketa populazio berriaren aldeko ekintzak ere garatuko dira.

Era berean, AQUILA a-LIFE egitasmoak 2000 Natura Sarearen eremu ugaritan lan egin nahi du, populazioaren jarraipena egiteko, GPS bidezko markaketak burutzeko eta, batik bat, Bonelli arranoarentzat eta beste espezie batzuentzat arriskutsuak diren linea elektrikoen zuzenketa lanari heltzeko.

 

 

 

Puntos de reintroducción y reforzamiento

e-max.it: your social media marketing partner