1997tik Bonelli arranoarekin 11 LIFE proiektu egin dira Espainiako hainbat lurralde edo erregiotan:
- Nafarroa: LIFE96NAT/E/3114 (1997-2000)
- Extremadura: LIFE97 NAT/E/004161 (1997-2002)
- Aragoi: (Guara mendizerra) LIFE97 NAT/E/004180 (1997-2001)
- Gaztela-Leon: (Arribes del Duero) LIFE97 NAT/E/004188 (1998-2000)
- Gaztela-Mantxa: (Goiko Tajo) LIFE98 NAT/E/005308 (1998-2002)
- Errioxa: LIFE99 NAT/E/006419 (1999-2002)
- Euskal Autonomia Erkidegoa: (Araba) LIFE00 NAT/E/007336 (2001-2004)
- Gaztela-Leon: (Burgos) LIFE 2002NAT/E/8598 (2002-2006)
- Murtzia: LIFE 02/NAT/E/8602 (2002-2006)
- Gaztela-Mantxa: LIFE07 NAT/E/000742 (2009-2014)
- Araba, Andaluzia, Madril, Mallorca, Nafarroa eta Frantzia. LIFE BONELLI - LIFE12 NAT/ES/000701 (2013-2017)
Proiektu horiei Aragoin eta Murtzian linea elektrikoak zuzentzeko erabilitako bi LIFE egitasmo gehitu behar zaizkie (LIFE04NAT/E/0034 eta LIFE06NAT/E/000214). Gainera, Bonelli arranoaren eta beste hiru espezieen aldeko beste proiektu bat garatzen ari dira Portugalen, Espainiarekin mugan dagoen Dueroko eremuan, hain zuzen ere (LIFE RUPIS - LIFE14 NAT/PT/000855) eta beste bat Italian, Bonelli arranoaren populazio siziliarrei eta beste bi hegazti harrapariri laguntzeko (LIFE CONRASI - LIFE14 NAT/IT/001017).
LIFE BONELLI egitasmoa abian jarri arte, Bonelli arranoa kontserbatzeko ekimenek hirurogeita hamar eta laurogeita hamarrean espeziaren populazioen jaitsiera handia eragin zuten faktore nagusiei heldu zieten, bereziki trabak murrizteko jaitsiera eta hilezkortasun arrazoiak jorratuz (habien zaintza, espezie harrapakinen berreskurapena, eskalada eremuen kudeaketa, zabalkunde kanpainak eta lineen zuzenketa). Gehienak zenbait erregio, probintzia edo barruti zehatzetan zentratu ziren; horren kariaz, Bonelli arranoaren populazio iberiarrak aurre egin beharreko arazoak tokian tokiko ikuspegi batera mugatzen ziren, ez metapopulazioen ikuspegi batera.
LIFE Bonelliren legatua
Ahaleginak gorabehera, Bonelli arranoaren populazioak ez ziren berreskuratu eta murrizten jarraitu zuten; gauzak horrela, populazioak hainbeste jaitsi ziren, ezen zenbait erakunde publikok eta pribatuk erabaki baitzuten 2012an irmoki jardutea, betiere espeziea egoera larriago batera iritsi aurretik. Horrexegatik sustatu zuten LIFE BONELLI proiektua. Estrategia izan zen gatibualdian jaiotako aleen eta Andaluziako populazio osasuntsuetako aldeen sakabanaketa zuzendua aurrera eramatea, lurraldean finkatzen dituen teknika baten bidez; horrek ahalbidetu du ehun hegazti baino gehiago askatzea Madrilen eta Mallorcan nahiz Nafarroan eta Araban.
LIFE BONELLI ekimenari esker, Mallorcan Bonelli arranoen populazio berriak ezarri dira eta hazten ari dira, nahiz eta bertan hirurogeita hamarreko hamarkadan desagertu. 2017an Mallorcako Bonelli arranoaren populazio berria hogeita hamar alek eta zazpi lurralde bikotek osatzen zuten. 2014tik 2017ra bitartean, irla honetan hamaika txita jaio dira askatasunean espeziearen lau lurralde desberdinetan.
Bien bitartean, Burgos iparraldean, 2015ean, bikote baten txita jaio zen; emea LIFE BONELLI egitasmoan askatua izan zen. 2017an Madrilgo Erkidegoan espeziearen bi bikote sortu dira; gainera, inguruko probintzietan ere hasi dira lurralde bizilekuak kokatzen, hala nola Toledon eta Gudalajaran. Gurera etorrita, Nafarroan bikote bat sortu da berriro ere sartutako aleekin; espero da txitak izatea sexu heldutasunera iristen direnean.
LIFE BONELLIren erakunde bazkideek hainbat gestio egin dituzte konpainia elektriko eta herri administrazioen aurrean; horren kariaz, espeziearentzat arriskutsuak ziren hainbat linea elektriko zuzendu dira proiektuaren lau urteetan. Hala ere, lana eskerga da, Bonelli arranoaren banaketa eremuan dauden euskarriak milaka baitira; beraz, zuzenketak osatzeko, prestakuntzaren eta gobernantzaren aldetiko hurbilpena behar da, AQUILA a-LIFE proiektu berrian azaltzen den bezala.
Proiektu berria abian
AQUILA a-LIFE proiektu berriak bost urteko indarraldia izango du (2017tik 2022ra) eta aurre hartu dio espezie berarekin garatutako LIFE Bonelli egitasmoari. Helburua da Bonelli arranoaren populazioen berreskurapenaren aldeko lanean jarraitzea presentzia historikoa izan duen eremuetan, hala nola Iberiar Penintsularen erdialde eta iparraldean eta Sardinian. Gainera, proiektu honek ahaleginak eta baliabideak jarriko ditu espeziearen elektrokuzioagatiko hilezkortasuna murriztu ahal izateko.
LIFE Bonellin osatutako lurralde berriak