Bonelli Arranoa

Arrano honek natura menderaezinaren ukitua du eta horregatik liluratzen gaituen espeziea da, laguntza ezinbesteko duen espezia, alegia.

Bonelli arrano heldua hegan, bizkarraldean ikusten den GPS emisore bat duela.

Bonelli arranoa (Aquila fasciata) bere populaziorik gehienetan atzera egiten ari den hegazti harraparietariko bat da. Mundu mailan oso zabaldurik dago Europa hegoaldean, Afrika iparraldean, Ekialde Hurbil eta Ertainean, Indian eta Txina hegoaldean. Mendebaldeko Mediterraneoko populazioa 1.600-2.000 bikote inguruk osatzen dute; horietatik 900 inguru (%47) Europar Batasuneko herrialdeetan ditugu: Espainian (733-768 bikote, Mallorca barne), Italian (34-28 bikote, Sizilian) eta Frantzian (30 bikote). Bonelli arranoak Espainian duen kontserbazio egoera gutxi barru eguneratuko da; izan ere, 2018an espeziearen zentsu nazionala egingo da AQUILA a-LIFE erakundearen ekimenez eta SEO/BirdLife-ren laguntzaz.

Bonelli arranoak Europan izan duen jaitsiera epe berean beste harrapari batzuek, hala nola arrano beltzak edo eguzki arrano iberiarrak, lortu duten egonkortasunari edo susperraldiari kontrajartzen zaio, nahiz eta azken horien antzeko arazo eta mehatxuak izan. Bonelli arranoaren ahulezietariko bat da elektrokuzioagatik duen hilezkortasun handia; izan ere, euskarrien goialdeetan pausatzeaz gain, gurutzeten beheko lekuak ere erabiltzen ditu eta horrek arriskua biderkatzen du.

 

Habitata

Bonelli arranoa oso eremu desberdinetan bizi da eta harkaitzak edo gune arrokatsu eta zorrotzak nahiago ditu habiak egiteko; hala ere, habiak zuhaitzetan nahiz linea elektrikoetan ere egin ditzake. Espezie honen elikadura hazkuntza lurraldeetan eurrez azaltzen diren harrapakinak dira, eta untxia, eperra edo usoa nahiago ditu, baina ez ditu baztertzen ez korbidoak ez bestelako paseriformeak, muskerrak edo sugeak.

 

Ekologia

Arrano gazteak harrapakin ugari dauden eremuetara zabaltzen dira, eta bertan arrano handien beste gazte batzuekin biltzen dira. Mugimendu horietan ehunka edo milaka kilometro korri ditzakete. LIFE BONELLI proiektuan zehar egiaztatu ahal izan zen Madrilen askatutako arrano mota hauek Afrikara iritsi zirela (Maroko eta Senegal).

Sakabanaketa eremu horietan denbora tarte aldakorra igaro ondoren, gazteak erreklutatzen dituzte bai ugalketarako populazioan bai eratutako lurraldeetan; azken horietan heldu ugaltzaileak ordezten dituzte edo lurralde berriak edo desagertutako lurraldeak fundatzen dituzte. 2013tik 2017ra bitartean izandako askapenei esker, LIFE BONELLIk ahalbidetu du Bonelli arranoaren hamabost lurralde eratu izana.

 

Mehatxuak

Espeziearen mehatxu ez-natural nagusia linea elektrikoak dira. Heriotza gehienak elektrokuzioaren ondoriozkoak izaten dira; kolisio kasuak ere izaten dira, baina ez hainbestetan. LIFE BONELLI egitasmoan lortutako datuek erakusten dute zuzeneko jazarpena ez dela arazo nagusia; hala ere, ikertu beharreko faktorea da.

Berezko hilezkortasunari dagokionez, beste hegazti batzuek transmititutako gaixotasunak azaltzen dira (esaterako trikomoniasia) eta beste harrapari handi batzuek eragindako depredazioa edo erasoak. Life Bonelli ekimenean baieztatu ahal izan zen arrano beltzek eta eguzki arranoek eragindako erasoak izan zirela, bai eta Bonelli arranoen artekoak ere, helduen eta gazteen artekoak, alegia. Hotz handiak ere inoiz eraso egin die.

Bonelli arrano gaztea pausatzeko zorian.

e-max.it: your social media marketing partner