ONURADUN KOORDINATZAILEA
Fauna Autoktonoa eta haren Habitata Berrezartzeko Taldea (GREFA)
Egoitza: Majadahonda, Madril, Espainia
Webgunea: www.grefa.org
GREFA 1981ean fundatutako GKE bat da, natura zaintzeko lanean jarduten duena. Fundazio urtetik, erreferentzia gisa sendotu da biodibertsitatea sortzera bideratutako proiektuei esker, betiere arreta berezia jarriz kontserbazio arazoak dituen fauna autoktonoan. Erakundearen jardun giltzarria Basa Faunaren Ospitalea da; handik toki, nazio eta nazioarteko proiektu ugari sortu dira. Egitasmo horiek bakarka bideratzen ditu edo bestelako gobernu erakundeekin edo gobernukoak ez direnekin batera. UICNko kideak dira 2014tik. Espainian 2011ko apirilean erabilgarritasun publikoko erakunde gisa onartu zuten. Haren zeregina aitortua izan da eta ingurumenaren arloko bi sari garrantzitsu eskuratu ditu: BBVAren Fundazioak biodibertsitatea zaintzeko ematen duena (2016) eta Fondenak emandakoa (2015)..
Con el apoyo de
ONURADUN BAZKIDEAK
Arabako Foru Aldundia (AFA)
Egoitza: Gasteiz, Euskal Autonomia Erkidegoa
Webgunea: www.araba.eus
Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailak hainbat atal jorratzen ditu, hala nola uraren ziklo osoa, ingurumena eta paisaia, naturaren kontserbazioa, gune naturalak, biodibertsitatea, flora eta fauna, energia berriztagarriak, lurralde antolamendu eta informazioa, hirigintza kudeaketa eta diziplina eta antolamendu juridikoak zehaztutako gainerakoak, betiere Diputatu Nagusiaren uztailaren 3ko 132/2015 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera, araudi horretan Arabako Foru Aldundiaren sailak ezartzen baitira 2015-2019ko legegintzaldirako.
Fundació Natura Parc (FNP)
Egoitza: Santa Eugenia, Mallorca
Webgunea: www.fundacionaturaparc.org
Natura Parc fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde gisa eratu zen 2001ean eta haren jarduketa printzipioak Balear Irletako natura ingurunea babesteko eta zaintzeko zereginean oinarritzen dira. Bere zerbitzuak naturari ez ezik Balearretako gizarte estamentu guztiei eskaintzen dizkie ongintzazko zeregin honen bidez, betiere hezkuntza eta zabalkunde elementu gisa. 2010ean Balear Irletako Gobernuaren Ingurumen Sailaren kontratu bat izan zuen, bi urteko iraupenekoa, Mallorcan Bonelli arranoa berrezartzeko planari ekin ziezaion.
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA (GAN-NIK)
Egoitza: Iruñea, Nafarroa
Webgunea: www.gan-nik.es
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa da. 1982tik Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Sailarekin lankidetzan jarduten du, zehatzago Nafarroako biodibertsitatearen planifikazioan eta kudeaketan. Bere jarduera garatzeko lantzen dituen lan arloak honakoak dira: 2000 Natura Sarean, eremu babestuen sistema erregionalean, habitatetan eta flora eta fauna espezieetan biodibertsitatearen planifikazioa eta kudeaketa; ibaietako ekosistemen kudeaketa eta ingurumen ebaluazioa; komunikazioa, partaidetza eta erabilera publikoa; eta informazio geografikoko sistemak. LIFE BONELLI (LIFE12 NAT/ES/000701) proiektuaren bazkide koordinatzailea izan da. GAN-NIK erakundeak Sailari ere laguntzen dio hainbat arloren gaineko ezagutza eta kudeaketa zeregina betez: natura ingurunea, nekazaritza dibertsitatea, ehiza eta arrantza kudeaketa, kontrol sareak eta kutsadura (ura, airea, isurika…), ingurunean giza jarduerek duten inpaktua, etab.
Istituto Superiore per la Protezione e Ricerca Ambientale (ISPRA)
Egoitza: Erroma, Italia
Webgunea: www.isprambiente.gov.it
ISPRA 2008an sortu zen eta Italiako Ingurumenaren eta Lurralde eta Itsas Babesaren Ministerioaren zaintza eta orientazio orokorraren pean jarduten du. Haren eginkizun instituzionalen barruan egoeraren kontrola sartzen da eta basa espezieen populazioen joerak ere nazio mailan, betiere zuzentarauak eta nazioarteko hitzarmenak aplikatzeko dituen ezagutzak baliatuz. Gobernu eta toki agintaritzen aholkularitza agentzia bat da eta naturaren kontserbazioan jarduten du eta ehizaren erregulazioarekin eta ugaztunen eta hegaztien kudeaketa eta kontserbazioarekin zerikusia duten bestelako gaietan.
Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO)
Egoitza: Rochefort, Frantzia
Webgunea: www.lpo.fr / http://rapaces.lpo.fr
1912an LPO erabilgarritasun publikoko erakunde gisa ezagutua da 1986tik, eta Frantziako BirdLife International erakundearen ordezkaria da 1993tik. Erakundeak 46.000 bazkide baino gehiago ditu eta Frantzian natura zaintzen duen elkarte nagusia da. Egunean-egunean espezieak babesteko, espazioak zaintzeko eta ingurumen hezkuntza eskaintzeko lanean jarduten du. Frantzian harrapariak babesteko legearen sustatzailea izan zen 1972an.